2013/02/24

Elikatu artez





Elikatu  artez
Normalean goizeko gogoetan ohiko baloreei buruz hitz egiten dugu, pertsona onak izaten laguntzen gaituztenak alegia. Baino aldatzearren, aste honetan elikadura osasuntsuari buruz hitz egingo dugu. Ba al dakizu ondo elikatzea zein garrantzitsua den?  Ondo elikatzen ez bagara, gaixotu gaitezke. Horrexegatik erakunde ezberdinak ohitura osasungarriak erakusteko eta lantzeko hainbat proiektu prestatu dituzte. Eta gu bi landuko ditugu aste honetan zehar.
Gaur “zure motxilan egunero bokata berria” proiektua izango dugu. Konturatzen bazarete zuetako askok hamaiketako edo askari bezala opil industrialak, txokolatea ala litxarkeriak jaten dituzue. Baino produktu horiek osagai kimiko asko izaten dituzte normalean, eta luzera begira, gure gorputza kutsatzen doaz gaixotasun serioak sortuz. Horregatik, merienda osasuntsu baten alde kanpaina egin nahi dugu, eta horrekin hasteko, gaur arratsaldean ikasle bakoitzari bokata goxo bat emango dizuegu.
Bestalde, astean zehar ikasle bakoitzarentzat liburuxka bat emango dizuegu “ondo elikatzea, dibertigarria da!!” lelopean. Honen helburua elikadura osasuntsu bat izateko eman beharreko pausuak zeintzuk diren azaltzea da. Horretarako joko, marrazki eta testu laburrak aurkituko duzue. Proiektu hau Minbiziaren aurkako taldeak prestatu du, uste dutelako oso garrantzitsua dela ondo jatea ez gaixotzeko.

Beraz, guk aste honetan zehar lehenengo urratsak ematen lagunduko zaituztegu, baino gero, zuen lana izango da ondo elikatzea. Badakigu litxarkeriak oso erakargarriak eta goxoak direla, baino askotan jatea ez da ona. Beraz, jaten duguna kontrolatzen hasi behar gara!!

Gogoeta egin:
-          Opil industrial edo litxarkeri asko jaten dituzu? Astean zenbatetan?
-          Denetarik jaten duzue? Zer da gutxien gustatzen zaizuena? Eta gehien?
-          Barazkiak eta fruituak egunero kontsumitzen dituzue?
-          Zein da zuen ustez dieta osasuntsu eta orekatu bat?







2 comentarios:

Iruzkina uzten duzunean, idatzi behean zure izena.