2015/12/02

GABONETAKO ANTZERKIA

Hona hemen gabonetako antzerkiaren gidoia!!!

OLENTZEROREN BILA


1ESZENA

Narratzailea 1: El Pilar ikastetxeko eskolan, 5.mailako ikasleek Gabonetako abestiari azken ukituak ematen ari dira.

Irakaslea 1: Ea ba! Azkeneko entseguarekin hasiko gara! Gaur arratsaldean baitugu emanaldia!

ABESTIAK (Go and tell it to the mountain)

Narratzailea 2: ikaskideak urduri daude gabon gaua bertan delako eta elkarri galderak egiten dizkiote gau berezi honen inguruan.

Andoni: Maitane! Zer eskatu diozu aurten Olentzerori?

Maitane: KIKA super-sorginaren azkeneko liburua eskatu dut!

Aitor: Aizu Igone! Non afalduko duzue gabon gauean?
Igone: Ba gabon gaua gure etxean ospatzen dugu familiarekin.

Amets: Aitzol! Zer egin behar duzu gabon gauean?

Aitzol: Ba aurten kanpora goaz Gabonak ospatzera.

Narratzailea 3: Arratsaldean, irakaslea bere ikasleetaz agurtzen da eta gabon zoriontsuak opa dizkie.

Irakaslea 2: Gabon zoriontsuak opa dizkizuet! Oso ondo pasa eta asko disfrutatu! Datorren urtean ikusiko gara!

Narratzailea 4: Kanpoan, 5.mailako ikasleak agurtzen ari dira. Denak oso alai daude eta muxu, besarkada eta hitz onak ikusten dira.

AGURTZE MOMENTUA


2. ESZENA

Kontalaria 1:    Gau hartan, Maider, Arkatitz, Julen, Esti eta Iker oso pozik zeuden. Badakizue zergatik? Gabon gaua zelako eta Olentzero etorriko zelako opari pilo batekin.


Arkaitz:         Nik patinak eskatu dizkiot Olentzerori. Ikusiko duzu zein ongi ibiliko naizen.

Maider:          Ba nik ipuin batzuk eskatu dizkiot Olentzerori. A ze poza bihar goizean hemen ikusten ditudanean.

Julen:             Hau urduritasuna, ez dakit gaur lokartuko naizen.
                     
Esti:               Ni ere oso urduri nago, baina goazen orain lo egitera, bestela Olentzerok ez digu ezertxo ere ekarriko.


Kontalaria 2:  Goiza heldu zenean…


Maider:          Arkaitz esnatu! Goiza da. Ikus ditzagun gure opariak.

Arkaitz:         Bai, goazen azkar.

Julen:             (Begira eta begira dabiltza) Hemen ez dago nire oparia. (negarrez hasten da).

Esti:               Ezta nirea ere. (negarrez hasten da).

Iker:              (Lurrean dagoen egunkari bat hartu eta irakurtzen hasten da) Eh, entzun hemen jartzen duena: atzo gauean, Olentzero ipuinen basoan zegoela, herensugeak preso hartu zuen. Beraz gabon hauetan ez da oparirik egongo Olentzero askatu arte.

Arkaitz:         eta gu joango bagina Olentzero askatzera?

Maider:          Ideia bikaina! Lagunak abisatu eta denak joango gara.


Kontalaria 3 : Lagun guztiak adostutako tokian elkartu eta Ipuinen basora joan ziren, eta Olentzeron bila hasi ziren. Bidean, Txanogorritxu eta Otsoarekin topo egin zuten.


Endika:           Begira, Txanogorritxo da.

Aritz:             Bai,  eta bestea otsoa amonaz mozorrotuta.

Txanogorritxu 1: Amonatxo, amonatxo, nolako begi handiak dituzun

Otsoa:            Zu hobeto ikusteko.

Txanogorritxu 1: Amonatxo, amonatxo, nolako belarri handiak dituzun.

Otsoa:            Zu hobeto entzuteko.

Txanogorritxu 1: Amonatxo, Amonatxo, nolako hortz luzeak dituzun.

Otsoa:            Zu hobeto jateko aaaahhhh ….
Olaia:             Barkatu molestatzeagatik, baina ba al dakizue non dagoen Olentzero?

Txanogorritxu 2: Ez, eta gainera atzo ez zidan oparirik ekarri.

Otsoa:            Ezta niri ere.

Malen:            Egunkariak ipuinen basoan preso dagoela dio. Lagunduko diguzue bilatzen?

Txanogorritxu 2: Bai, bai.
        
Otsoa:            Bai, bai.


Kontalaria 4: Ipuinen basoan guztiek Olentzeroren bila jarraitu zuten. Bidean hiru txerrikumeak eta beste otsoarekin topo egin zuten.


Naroa:           Begira, hiru txerrikumeak.

Peru:                      Bai, eta beste otso bat.

Otsoa 2:        Ireki atea edo bestela etxea botako dut.

Txerria 1:      Ez eta ez. Ez dut irekiko

                      (Otsoa putz egiten hasten da eta etxea botatzen du)

Txerria 1:      Ahhhh, anai ertainaren etxera ihes egingo dut.

Otsoa 2:        Ireki atea, edo bestela etxea botako dut.

Txerria 2:      Ez eta ez. Ez dut irekiko.

                      (Otsoa putz egiten hasten da eta etxea botatzen du)

Txerria 1 eta 2:     Ahhhhhhhh, anai nagusiaren etxera ihes egingo dugu.

Otsoa 3:        Ireki atea, edo bestela etxea botako dut.

Txerria 3:      Ez eta ez. Ez dut irekiko.

Otsoa 3:        (putz egiten hasten da) Grrrr! Ezin dut etxea bota.

Zuriñe:           Barkatu molestatzeagatik, baina ba al dakizue non dagoen Olentzero?

Otsoa 2:        Ez, eta gainera atzo gauean ez zidan oparirik ekarri.

Txerria:       Ezta guri ere.
1 eta 2

Txerria 3:      Nik badakit non dagoen. Herensugeak bere kobazuloan preso dauka.

Txema:           Eramango gaituzu Kobazulora ?

Txerria 3:      Bai. Jarraitu nazazue.


Kontalaria 2:  Txerriak bidea erakutsi zien, eta guztiak kobazulora heldu ziren.


Herensugea:   Grrrr Alde hemendik!

Izaskun:         Herensuge jauna, zergatik daukazu Olentzero preso?

Herensugea 2: Olentzero lapur gaizto bat baino ez delako.

Olentzero:      Ez, hori ez da egia.

Herensugea 3:       Nola ez dela egia? Atzo gauean lotan nengoela zarata batek esnatu ninduen. Altxatu nintzenean gizon hau harrapatu nuen lapurretan.

Olentzero:      Ez nenbilen lapurretan…

Herensugea 4:         Nola ez zenbiltzala lapurretan? Bizkar gainean zaku bat zeneukan lapurtutako gauza guztiekin.

Olentzero:      Baina zakuan ez neuzkan lapurtutako gauzak. Opariak neuzkan motel.

Herensugea:   Opariak niretzat?

Olentzero:      Zuretzat eta basoko pertsonai guztientzat.
Lagun guztiak : Eta guretzat?

Olentzero:      Patinak, ipuinak eta zuek eskatutako guztia!!!

Lagun guztiak : iupiiiiiii.

Kontalaria 3: Gaizki ulertze hura konpondu ondoren, Olentzerok guztiei bere opariak eman zizkien, eta elkar agurtu ondoren poz pozik bakoitza bere etxera itzuli  zen.


No hay comentarios:

Publicar un comentario

Iruzkina uzten duzunean, idatzi behean zure izena.