2016/10/25

Landareen esperimentua

Unitate honetan naturan "Landareen erreinua" landu dugu. Horien artean fotosintesia landu dugu; eta honen garrantzia eta funtzionamendua hobeto ulertzeko, esperimentu txiki bat egin dugu. Kristalezko bi ontzietan dilista batzuk landu ditugu; bata leihoaren ondoan utzi dugu, bestea berriz, hozkailuan sartu dugu. Honekin eguzkiaren energiaren garrantzia neurtu nahi genuen. 
Eta argazkian ikusiko zenuten bezala, desberdintasunak nabarmenak dira. Bata berdea eta handia den bitartean, bestea txikixeagoa geratu da eta oso txurizka (gainera oso mantxo handitu da). 
Argazkiak ikusita.... Zein da hozkailuan egon dena? eta zein leiho ondoan egon dena?


2 comentarios:

  1. ze landare da hori kolorekoa?
    Iraia Anaut

    ResponderEliminar
  2. batzuk oso handiak egin ziren
    María

    ResponderEliminar

Iruzkina uzten duzunean, idatzi behean zure izena.